XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ori orrela gertatzea uzten duten gotzaiek, nolako kristau kontzientzia daukaten jakin nai nuke.

Orrelako apezen aurrean belaunikatzea merezi luke baiñan gertakizun auek miñ ematen digute....

Gure Don Jose Maria Goienak, egitazko gizon baten itxura du ta apaiz benetakoa...... bainan beste gauza zail bat egin du; Ulzama'ko egoaldean, mutur ontan, inguruetako errietan era bat galdu dan euskarari eustea.

Ez da gutxi.

Erri orren izena ez nuen bein ere entzun, askozez gutxiago jakin euskaraz egiten zalarik.

Len itzaldiak eta kristau-ikasbidea dana euskaraz ematen zuen.

Ulzama'n euskara era bat galtzen ari dala, inguruetako erriko gaztekin bertakoak erderaz bakarrik egiten dute, jolasetan alkarizketan, dantzan; etzaie gelditzen beste txostenik.

Orrela gazteak beren artean Urrizola'n ere erderaz asi dira.

Aurtxoak berriz danak artu ta Ulzama'ko ikastetxera daramazkite arratsaldearte.

Aurrei euskaraz leitzen zailla egiten zaie.

Orregatik orain gure apaiz onek itzaldia elizan illean bein euskaraz egiten die danei.

Euskara maite du, nerea dalakoz, dio berak.

Inguruan euskararen aurka onelako erasoa izan dala azkeneko mutur ontan oraindik irauteak eta eusteak, mirari bat dirudi.

Erri onen euskalzaletasunaz ez da iñortxo konturatu.

Etzaio iñor Iruña'tik edo Diputaziotik laguntzarekin urbildu ta apaiz onek, ala dala, ere, gaur arte iraun.

Principe de Viana ta Zeruko Argia artzen ditu, bitara arpidetua dago.

Urte ontan Diputazioko euskal irakasleen ikasketara etortzeko deia nola jaso zuen, esan zidan.

Zarra zelakoz eta bidea gaztei uztegatik etzan joan.

Erriko alabak maestra diranei bidali zien, Diputazioko deia; Miñez zegoen erriko neska oiek, berandu xamar zala, esan ziotelako.

Ez nuen uste orrelako gizonik eta euskalzale jatorrik nere bidean billatuko nuanik.

Bide aundia genuen egun ontan egiteko, bañan naigo apaiz onekin alkarizketan egin.

Elizatxoa ikustera eraman ginduen.

Txikia da bainan polita.

Atzeko aldean ba ditu ilobietan olak ongi landuak, amabiren bat, danak ezberdinak, euskal museo batentzat egokiak izango lirakenak.

Bakoitxa bitxi bat da, soillak bainan erri kutsu aundikoak.

Belgika'ko gizaseme bat ibilli omen da, danei argazkiak ateratzen, iduri ta antza polita dituztelako.

Errian etxe geienetan beiak dituzte, ikullu bakoitxean 30'en bat.

Orain artzai bat ba dago; borda berri bat egin du ardientzat, mendian.

Erri onek mendi asko du.

Gure bidea nundik nora zijoan jakiteko bearra genuen.

Erretorari galdetu genion, baita lagundu ere.

Puska batean gurekin etorri zan.

Edaria ta janaria eskeiñi zizkigun, baiñan berak emandako berriekin naikoa genuen.

Biotz oneko gizona zala agertu zigun.